XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz,
Bestalde, esan genezake
Ez baitago inolako arrazoirik esateko bat dela H2ko hiztegi-kontuetan janzteko modua eta beste bat H1ekoan janztekoa. Ez naiz hemen arituko puntu honek duen garrantzia azpimarratzen; gero helduko diot gai horri (ikus 5.1). Datorren atalean, elkarketa-jokoei eta oroimen semantikoaren eite pertsonalari buruzko ñabardura batzuk azalduko ditut.
3.3.2 ElkarketakHiztun elebakarraren adimeneko hiztegian dauden sareen izaera argitzeko eta sare horiek martxan nola jartzen diren (hots, nola ikasten dugun) azaltzeko, elkarketa-testak erabili izan dira sarritan.
Horrelako testetan hitz bat aurkezten da eta subjektuei eskatzen zaie ahalik azkarren bota ditzatela horrekin lotura duten beste hitz bat edo gehiago. Guri hemen interesatzen zaizkigun esperimentuetan maizenik estimulu bakoitzeko hitz bat bakarrik eskatzen da (eta ez erreakzio-andana bat).
Horrelako testak ama-hizkuntza bereko helduekin egiten direnean, erantzunen estereotipia izaten da deigarriena. Askotan gertatzen da subjektuen %70ek berdin-berdin erantzuten dutela estimulu baten aurrean.
Horrela, gertatzen da
P. Meara-k (1980: 234), harenak baitira adibide horiek, dio ingelesak estereotipo asko dituela beste zenbait hizkuntzaren aldean: frantsesa, nederlandera, italiera edo poloniera, esaterako. Egiatan, A.M.B. de Groot-ek (1980) ez du %50 baino gehiago aurkitu nederlanderan.